Izenak sortzea
Gelaxka-area anizkoitzei automatikoki ipin diezaiekezu izena aukera honekin.
Hautatu izena ipini nahi diezun barruti guztiak biltzen dituen area. Ondoren, aukeratu Txertatu - Izendatutako barrutiak eta adierazpenak - Sortu. Sortu izenak elkarrizketa-koadroa irekiko da. Hor, hautatu izenak zehazteko erabili nahi dituzun aukerak.
Sortu izenak hemendik
Izena sortzeko kalkulu-orriaren zein atal erabiliko den adierazten du.
Goiko errenkada
Hautatutako arearen errenkada-goiburutik sortzen ditu area-izenak. Zutabe bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Ezkerreko zutabea
Hautatutako arearen lehen zutabetik sortzen ditu area-izenak. Errenkada bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Beheko errenkada
Hautatutako arearen azken errenkadatik sortzen ditu area-izenak. Zutabe bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.
Eskuineko zutabea
Hautatutako arearen azken zutabetik sortzen ditu area-izenak. Errenkada bakoitzak izen bereizi bat eta gelaxka-erreferentzia hartuko du.